XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskastasuna, hauetan eta hauen edozein alorretan gerta liteke, honek determinatuko duelarik sindrome iskemikoaren kokatze eta garrantzia.

Horrela enbor koronarioetako lesioak, abar txikienetakoak baino grabeagoak izanen dira, eta edozein kasutan iskemiak bihotzaren kondukzio sistema hel baleza, lesioak beti grabeak eta askotan heriotza lekarketenak izango lirateke.

Eskastasun koronarioa da gaur egungo heriotzen kausa nagusienetakoa.

Ia ezezaguna zibilizazio primitiboetan, bizitzaren maila goruntz doan heinean areagotzen da gaitz honen ugaritasuna.

Stress handiko bizitza daramatenei atxikitzen zaienez gero agintarien eritasuna izendatua izan da azken urteotan.

Euskal Herrian ere aurrera eta sarriago azaltzen zaigu.

Orohar, esan dezakegu heriotza guztien arteko herena eritasun koronarioak direla medio gertatzen direla eta adineko ia pertsona orotan hatzeman daitezkela zirkulazio koronarioaren hein handi edo txikiagoko murrizpenak.

Ikusia dago, bapatean gertatzen diren heriotzen artean %90-k kausa hau dutela eta estatistikak hiri dexentetan, erretzaileen artean eta 40-60 urteen artean daudenen artean eginen bagenitu, xifrak nabarmenki handituko lirateke.

ETIOPATOGENIA

Miokardioaren hipoxia honoko baldintzetan emango da: A) Oxigenoaren emaria gutxitzen denean, zeina gertatuko bait da fluxu koronarioa gutxitua ala odolaren konposaketa aldatua dagoenean.

B) Miokardioak kontsumitzen duen oxigeno-kopurua igotzen denean: azken hau lan kardiakoa gehitzen denean eta fluxu koronarioa gehitze honi egokitzeko gauza ez denean gertatuko da.

A) Oxigenoaren emaria gutxitzeagatik

1. Zirkulazio koronarioa gutxituz: honakotan ematen da: a) Diartolearen luzea laburtzen denean, takikardietan gertatzen denez.

b) Koronariako erresistentziak gehiagotzen direnean, zeina gertatzen bait da odolbide koronarioen ertenosian, batez ere arteriosklerosi koronarioan, ostium koronarioaren ertenosian, arteritis koronarioan, enbolia koronarioan eta batzutan koronarien espasmo funtzionalagatik.

Deskribatuak izan dira, koronariak konprimatzen dituzten zubi muskularregatiko ertenosiak ere.

c) Presio aortikoa, batez ere diartolikoa jeisten denean, nola gertatzen da hipotentsio arterial gorriko egoeretan, shock edo gastu kardiakoaren bapateko beherakadan batipat.